Mantentze lanak

ETXEBIZITZEN MANTENTZE LANAK: ITURGINTZA-BEROA

Ikastaroa gehienbat tailerrean ematen da. Teoria eta praktika errealitate profesionalera bideratutako ikuspegi batekin konbinatuz. Hasiera-hasieratik, ikasleek honako hau eginez ikasten dute; lan-ingurunearen antzeko erronka esperimentatu, eraiki eta konpontzen dituzte.
Eduki teorikoak zuzenean txertatzen dira jarduera praktikoetan, eta horrek ulermen argiagoa eta aplikatuagoa errazten du. Eskola dinamiko eta parte-hartzaileen bidez, ikasleek trebetasunak garatzen dituzte tresna eta materialekin, eta, aldi berean, beren ezagutzak modu naturalean indartzen dituzte, motibazioa, autonomia eta ikaskuntza aktiboa sustatuz.

 BI IKASTURTETAN BANATZEN DIRA: 2000 ordu

 1.MAILA: 4 modulu tailerrean. 

  • Etxebizitzako kontserbazio-eragiketak eta osagarrien muntaketa .
  • Ebakuazio-sareak.
  • Iturgintza eta oinarrizko berokuntza.
  • Klimatizazio-ekipoak muntatzea.
  • Zientzia aplikatuak I.
  • Komunikazioa eta gizartea I.
  • Tutoretza eta orientazioa I.
  • Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala.
  • Enpresan prestakuntza 112ordu

  2. MAILA: 

  • Etxebizitzetako instalazio elektroteknikoen oinarrizko mantentze-lanak.
  • Etxeko gasaren eragiketa osagarriak.
  • Berokuntza zentralizatua.
  • Zientzia aplikatuak II.
  • Komunikazioa eta gizartea II.
  • Tutoretza eta orientazioa II.
  • Laneko prestakuntza eta orientabidea.
  • Lantokiko prestakuntza 260 ordu

  ZIKLOA GAINDITUTA, HONAKO HAUEK LOR DAITEZKE:

  • Etxebizitzen Mantentze-lanetako Oinarrizko Lanbide-Titulua.
  • 1. mailako Profesionaltasun-Ziurtagiria.
  • DBHn graduatua

   PRESTAKUNTZA AMAITZEAN IRTEERAK:

  • PRESTAKUNTZA: ERDI MAILAKO heziketa zikloetarako sarbidea. (Titulua lehentasunezkoa izango da erdi mailako lanbide arlo hauetarako: Instalazioa eta mantentze-lanak, Eraikuntza eta obra zibila, Elektrizitatea eta Elektronika, eta Arotzeria eta Altzarigintza).
  • PROFESIONALAK: Besteren konturako jarduerak Iturgintzako, berokuntzako eta klimatizazioko instalazioak muntatzen eta mantentzen dituzten enpresa handi, ertain eta txikietan...